XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XIX mendeko olde erromantiko berria, klasizismoa eta ernazimenduarekin (berpizkundearekin) baino hobeto, estetikaren joeraz Erdiaro xume eta sotilarekin konpontzen zen.

Aro guztietako gurutzatze dialektikoan arrazoimen / desarrazoimenaren binomioa.

Edergintza irrazional berriak sentimenaren nagusitza eta berezkotasunaren oldea errebindikatuko du.

Ederra eskema berrietan ez da mugatuko formen oreka eskaintzen duen produzio bitxi, bikain, gozora soilik.

Ederraren kontzeptupean onirikoa, eroa, zatarra ere sartuko da.

Ildo horretatik ibiltzen hasiko da, beraz, XIX mendeko estetika gehiena, hots, sinbolismoa, inpresionismoa, expresionismoa, modernismoa, surrealismoa, etab.

Mugimendu berriaren aberastasunaz eta oparotasunaz ez dago dudatzerik.

XX mendean Europan eginen den estetika ia oro erreakzio irrazional horretaz ukitua aurkitu da (baldin-eta kultura bat aislamendu berantagatik korronte horietara itxi ez bada, euskal edergintza nagusi bati gertatu zaion bezala ia 1960 arte).

Goian aipaturiko hiru poeten sorkuntza dela-eta alde formal guztiok ukituko ditugu.

2. URRATS BERRIAK HURBILAGOTIK Sugestioaren baliakizuna lortzeko poesia berria teknika berezi zenbait mamitzen ahaleginduko da olde onirikoak, bereziki, zapuztu gabe.

Beraz, norberaren behe-kontzientziaren ur sakonetan egositako amets-mundu jori eta eroa estetikan ere isladatzen ahaleginduko da edergintza berria.

Estetikan lehen edertasun orekatuak, arrazionalak, taxuzkoak zuen lehenengotasunak ez dauka, dagoeneko, garrantzirik.

Orain olde bapatekoak, expontaneoak, irudimenaren uretan murgildutako olde zoroek gogoeta logikoek baino indar handiagoa daukate.

Izan ere, ez da ahaztekoa Novalis-ek proposaturiko poesiaren magiak halako balioztapen aparta jasotzen duela.

Novalisen iritzian poetak magia egin behar du hitzaren bitartez, txunditu (harritu) egin behar du, irudimenaren ahalbide guztiak ongi profitatuz.

Magia-rekin, noski, sugestioa lortu behar du idazkeran, misterioa eta amesmena berez sugerigarriak direlakoz.

Hori dela-eta, edergaiaren ertz zehatz-formalegiak itzaltzen eta urtzen etorriko dira, kera erdi-gauzatuak, erdi-mamituak, erdi-susmakorrak eskainiz.

Hori dena, oraindik, nabariagoa izanen da pinturaren eremuan.

Pintura inpresionistarentzat objectum delakoa, jadanik, ez da azaltzen zehatz, mugatu, egitaratua, erdilun, erdiegin, erdimamitu gisa baino.

Inpresionisten pinturak eta paisaiak gelberak, lainoberak (gauzakien ertzak amaitugabe bezala, hots, gutxi gorahehera) azaltzen dira linea aski nagi-baldanetan.

Alde morbosoak ere (hau da, etika baten ikuspegitik diskutagarri direnak) astinduak izanen dira, emagalduak, ijitoak, talde marginatuak onartuz.